Mari-Marietta View larger

Mari-Marietta

GONZALEZ ESNAL, MAITE

978-84-88669-39-1

9,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Ipuin klasikoen elementu asko biltzen dira liburu honetan: gizon ezezagun bat, ofizioz bibolinjole, galtzerdiak eta beste galtzen dituena, arropa sokatik erorita. Mundua ezagutzen du, izaeraz sentibera da eta ipuin asko dakizki, hor-hemen entzundakoak. Neskatila bat ere bada, bibolinjolearekin liluratuta, etxeko atezainaren alaba, amaren etxean bizi dena.

    Neskatila dena berria egiten den adin horretakoa izaki, begiak bete argi ditu kanpotik datorkiona harrapatzeko. Ipuinetan ageri zaigun unibertsoa oso berezia da. Emakumeekiko lilura ageri da, emakumeek beren errealitate propioa beren ahoz islatzeko beharra aldarrikatzen da. Pertsonaia nagusiak bizi duena bidaia iniziatikoa da. Arazoz betetako bidaia. Pertsonaiaren psikologian sartzeko ahalegin berezia egin du autoreak.