Memet View larger

Memet

Noemi Marsily + Isabella Cieli (IL.)

978-84-124908-6-2

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Noemi Marsily

    Ilustrazioak: Isabella Cieli

    Itzulpena: Uxoa Iñurrieta

    Deskribapena:

    Lucy kanpin batean dago ahizpa nagusiarekin, eta karabanazale europar asko aurkitu du han: frantsesak, herbeheretarrak eta ingelesak, euren udako ohituretan murgilduta. Urtero itzultzen direnen artean, Roman gaztea dago, bakarrik maizegi uzten duten mutiko abenturazale eta zakarra. Ezin hobeto ezagutzen du lekua, gustura dago han, ez da ezeren beldur. Baina buru berri bat aurkituko du bidean, Lucyrena, eta animalia basati bihurtuko da: eskua luzatzen duenak haginkada jasoko du! Kanpinean elkarrekin egingo duten egonaldi laburrean, bi umeek elkar hezten ikasiko dute. Sekretuak eta zauriak gorabehera, pixkanaka-pixkanaka, bestearekiko jakin-minak mesfidantzari irabaziko dio.

    Noémie Marsilyren kolore-arkatzek ekarri dute marrazkitara, Isabella Cieli gidoilariak lagunduta, uda beroak horitutako naturaren bihotzean gertatzen den elkartze iragankor eta zalapartatsu hau. Kontakizun samurra da Memet, ukitu finez irudikatua, eta haurtzaroko oporren nostalgia gozoa dakar gogora.