Mexique Itsasontziaren izena - Itsasontziaren izena View larger

Mexique Itsasontziaren izena - Itsasontziaren izena

Maria Jose Ferrada / Ana Penyas (Ilus.) / Ursula Luna / Amaia Serrano (Itzul.)

978-84-10246-38-6

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Maria Jose Ferrada

    Ilustrazioak: Ana Penyas

    Itzulpena: Ursula Luna / Amaia Serrano

    Deskribapena:

    1937ko maiatzaren 27an, Espainiako Gerra Zibil bete-betean, Mexique itsasontzian abiatu ziren Bordeletik Mexikora 456 ume, guztiak errepublikazaleen seme-alabak. Hiruzpalau hilabeterako joan ziren, hori zen asmoa, baina Errepublika galdu izanak eta ondoren Bigarren Mundu Gerra hasteak erbesteratzea betikotu zuen.

    Album ilustratu honetan, gure historiaren puska bat kontatzen da, ume ikuspegitik, ahots ñabarduraz beteriko ahots xaloz. Itsasontzi baten historia ere badakar liburuak, jakinik ez dagoela beldurrik gabe bizitzeko eskubideari segika egunero ozeanoa zeharkatzen duten horien guztien erregistrorik.

    María José Ferradak testuaren samurtasunaz eta Ana Penyasek ilustrazioen indar adierazkorraz, biek ala biek bat egin dute modu berezi eta zintzoan erakusteko sentikortasun handiko bidaia emozional bat.