Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9172-086-7
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: David McKee
Itzulpena: Eva Linazasoro
Deskribapena:
Gezurra badirudi ere, 40 urte pasatu dira liburu hau lehen aldiz argitaratu zenetik. David Mckee, idazle eta ilustratzaile britaniarra, Elmer elefantearen sortzailea izateagatik ezagutzen dugu gehienok. Hala ere, bere lanen artean badaude beste liburu gogoangarri asko, Orain ez, Beñat albuma kasu.
Ipuin honek inkomunikazioari buruz hitz egiten du batik bat. Denborarik ez dagoenean, umorerik ez daukagunean, garrantzitsuagoa den zerbaitetan ari garenean edo, besterik gabe, gogorik ez dugunean, zein gurasok ez dio esan bere seme-alabari «orain ez…»? Zer sentitzen du haur batek gurasoek behin eta berriro «orain ez» esaten diotenean?
Munstro batek Beñat jan, eta haren papera hartzen du, mutikoa ordezkatuz; hala eta guztiz ere, gurasoak ez dira konturatuko, beren zereginetan jarraituko dute, eta munstroari ere «orain ez» errepikatuko diote. Irakurtzerakoan, haurrek Beñaten bakardadea sentituko dute, eta gurasoek, berriz, haurrekiko sarri izaten duten arreta falta. Istorioak ez du tamalez gaurkotasunik galdu; hala ere, nabaria da ilustrazioek duela 40 urteko gizartea islatzen dutela, emakumearen gain geratzen baitira familia arteko eginkizun gehienak.
Ipuin honek, literatura onak egiten duen erara, gauza asko uzten ditu kontatu gabe. Izan ere, irakurlearen esku geratzen da liburuak planteatzen dituen korapiloak askatzea eta horren inguruan hausnartzea. Haurrek zein helduek ondorioak atera ditzatela.