Osaba elefante liburua - Arnold Lobel - Pamiela, Kalandraka View larger

Osaba elefante

Arnold Lobel + Manu Lopez Gaseni (Itzul.)

978-84-7681-672-1

Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK

More details

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Arnold Lobel

    Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni

    Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK

    Deskribapena:

    Elefante txikiak bolada bat pasatu du osabaren etxean. Gurasoak falta dituelako sentitzen duen tristezia arinduz doa osabaren istorio fantastiko, kantu dibertigarri eta esperientzia berriei esker. Klasiko baliotsu eta amultsua da, guztiok edonoiz irakurtzeko modukoa.

    Samurtasuna eta sentiberatasuna dira kontakizun hunkigarri honek transmititzen dituen sentimenduetariko batzuk, garai guztietako ezinbesteko klasiko bat izatera eraman dutenak. Elefante txikiak bolada bat pasatzen du osabarekin, eta arindu egiten zaio gurasoen desagerketagatik sentitzen duen tristezia osabaren ipuin sendatzaile, kantu dibertigarri eta hitz jokoei esker.

    Amaiera zorioneko istorio goxo hau egitura zirkularreko bederatzi kapitulutan banatuta, eta Arnold Lobelen beraren irudiez osatuta dago: irudi errealistak, samurrak, kolore leunetakoak eta protagonisten eite sendoak azpimarratzen dituzten argilunez osatuak.

    Azpimarratzekoa da egilearen trebetasuna testua dotoretasunez janzteko: «Zuhaitz batek hostoak baino zimur gehiago ditut. Hondartza batek hondar-aleak baino zimur gehiago ditut. Zeruak izarrak baino zimur gehiago ditut», dio Osaba Elefantek.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: