Piztiak bizi diren lekuan liburua - Maurice Sendak - Karrikiri Denda View larger

Piztiak bizi diren lekuan

Maurice Sendak / Koldo Izagirre (Itzul.)

978-84-8464-724-9

Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK

More details

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Maurice Sendak

    Itzultzailea: Koldo Izagirre

    Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK

    Deskribapena:

    Oraingoan haur literaturan klasiko bat den Maurice Sendak ilustratzaile eta idazle estatu batuarraren libururik ezagunena euskaraz irakurtzeko parada eskaintzen digu Kalandraka argitaletxeak.

    "Piztiak bizi diren lekuan" liburuan irudiak izugarrizko indarra du, eskubiko orrialdeko zati bat betetzetik apur-apurka gero eta espazio gehiago betetzen du harik eta zenbait orrialdetan zehar ezkerra eta eskubia irudiak osatu arte.

    Eta espazioarekin gertatzen den bezala, irudien indarra gero eta handiago da; Max, gazte protagonista, otso-larruz agertzen zaigu hasiera batean kolore bizirik gabe irudian, aurrera egin ahala, ordea, koloreak biziagoak izango dira munstro ikaragarriak ederki erakutsiz, oihan izugarrian bizi diren pizti beldurgarriak izango dira, baina horien hortz eta letagin izugarri eta ikaragarrien ondoan, orro lazgarriak eta hortz karraskak dituzten pizti basati horien ondoan Maxen irudia dugu, kontrajarria, haserrea hasieran, irribarrez amaieran.

    Errebeldia puntu bat duen istorio honetan -Max bihurri eta nahiko trastoa da- bidaia entretenigarria eskaintzen zaigu. Bidaia bat irudimenaren erreinuan, bidaia bat zu zeu errege edo erregina izan zaitezkeen mundu horretan.

    Bideoa: "Piztiak bizi diren lekuan" liburua, ipuin irakurria euskaraz

    Iturria: Gabon digitalak

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: