"Tango iritsita, hiru dira" liburua - Kalandraka, Pamiela - Karrikiri Euskal Denda View larger

Tango iritsita, hiru dira

Justin Richardson + Peter Parnell / Henry Cole (IL.) Manu Lopez Gaseni (Itzul.)

978-84-7681-928-9

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Justin Richardson, Peter Parnell

    Ilustratzailea: Henry Cole

    Itzultzailea: Manu López Gaseni

    Hautaketa honetan dago: HAURRENTZAKO HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

    Deskribapena:

    "Tango iritsita, hiru dira" New York-eko Central Park-eko zooko pinguino papozuri bikote berezi baten egiazko historia da; Rob Gramzay-k –haien kabian arrautza bat jarriz– kume bat izateko aukera eman zien, harri bat alferrik txitatzen ari zirela ohartu eta gero. Horrela jaio zen Tango, bi aita izan zituen lehen pinguinoa.

    Justin Richardson eta Peter Parnell egileen lehen haur-liburua oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat sari jaso ditu argitaratu zenetik, 2005ean. Hala ere, alderdi kontserbatzaileek gaitzetsia ere izan da, familia-eredu berrien aurkakoak baitira.

    Istorioan informazio-testua eta narrazioa literarioa uztartzen dira oreka ezin hobean. Ilustrazio adierazgarriek deskribapen-funtzioa betetzen dute, irudi errealisten bidez eta, denboraren joana adierazteko, biñeta-moduko konposizio batzuen bidez.

    Bideoa: "Tango iritsita, hiru dira" liburua, book-trailerra

    Iturria: Izenabadu bada

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: