Etiketak
Ikusitako produktuak
84-3700605328
Produktu hau jada ez dago eskuragarri
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Iñaki Sanz-Azkue, Lore Erriondo, Eñaut Aiartzaguena
Deskribapena:
Euskal Herriko animaliak eta ekosistema nagusiak oinarritzat dituen karta-jokoa. Euskal Herrian azaltzen diren 7 ekosistema nagusiz egongo da osatua.
Ekosistema bakoitzaren barruan 6 animalia espezie egongo dira, bakoitza animalia talde bati dagokiona: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak eta narrastiak (alegia, ornodunak), eta ornogabeak. Espezie bakoitzaren izena euskara batuan eta izen zientifikoan azalduko da.
Karta-jokoak ezagutza, memoria, azkartasuna eta arreta lantzeko zailtasun ezberdineko bost jolas ditu, etxean edo lagun artean ez ezik, eskolan jolasteko moduan ere egongo dira diseinatuak.
Iñaki Sanz-Azkue biologoak hautatu ditu Euskal Herriko lurralde bakoitzeko ekosistema zehatzak eta hauetako animaliak. Eñaut Aiartzaguenak marrazki eder bezain errealistak egin ditu. Eta Lore Erriondo Pedagogian doktore eta EHUko irakasleak landu ditu edukiak emateko modua eta jolasen dinamika, jokalariek ahalik gehien ikasteko modua zainduz emango da.
Bideoa: