Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-120896-0-8
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Gregorio Muro Harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Itzulpena: Miel Angel Elustondo
Deskribapena:
1897. Meatzetako Elkarte Franko-Belgiarra, Ortuella, Bizkaia. Istripu baten ondorioz, Abelino, Trianako mendietako burdin meatzetako langilea, elbarri gelditu da. Jose, Abelinoren seme gehiena, Filipinetara bidali dute soldadutzara. Etxeko bigarren semea, Felix, soldadutzara joatetik libre geldituko da, baina familiak erreka jo ez dezan, Filipinetara joatea onartu du meatzeko langileburu baten semearen partez. Ordainetan, diru kopuru jakin bat jasoko du langileburu horren eskutik eta, diru horri esker, familiak aurrera egin ahal izango du, aldi batez, bederen. Felix bere anaia Joserekin bat egiteko esperantzan helduko da Manilara, baina Jose hiriburutik urrun destinatu dute, Baler herri baztertura. Okerrena, ordea, zera da: Espainiak eta Amerikako Estatu Batuek gerra deklaratu diotela batak besteari.