Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak     (Komikia) View larger

Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak (Komikia)

Miren Mindegia + Adur Larrea (IL.)

978-84-09-06279-9

10,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Miren Mindegia 

    Ilustrazioak:   Adur Larrea

    Deskribapena:

    Mamu bat dabil Europan barrena. Sorginkeriaren mamua. Jaunaren 1609ko urtean, Pierre De Lancre inkisidoreak, d’Amou eta Urtubiako jaunek eskatuta, sorgin epaiketa eta erreketa oldeari hasiera eman zion Lapurdiko kostaldean. Albako dukearen eskuetan eroritako Nafarroako Erresuma konkistatu berrian, herritar oldarrek ez zieten agintari berriei men egiten. Norbaitek, herritar horiek makurtzeko zigor bat ezartzea onuragarria litzakeela pentsatu zuen. Eta izua, Nafarroako bazter guztietan hedatu zen: Bargotako apaiza ere epaitegietara eraman zuten, bere kaparekin sorginkeriak egin zezakeelakoan; Vianako Endregoto itsuari nekromantzia egotzi zioten...