Palestina     (Komikia) View larger

Palestina (Komikia)

Joe Sacco

978-84-19670-35-9

25,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Joe Sacco

    Deskribapena:

    Esperientzia zirraragarri haren ondorioz sortu zen Palestina, Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia, eta azken urteotan argitaratu den obra politiko eta historikorik onenetakoa. Nobela grafiko hau kazetaritza berriaren oinordeko zuzena da, eta komiki-kazetaritza deitutako korrontearen funtsezko pieza: dokumentu etnografiko aparta, garai hartako kronika garratza eta denboran gehiegi luzatzen ari den gatazka bati buruzko ikuspegi ezin pertsonalagoa izateaz gain, zinez liburu baliagarri eta esanguratsua da Ekialde Ertainak geopolitika garaikidean jokatzen duen eta garai hartan jokatzen zuen rola ulertzeko.

    Palestina Art Spiegelmanen Maus sarituarekin konparatu izan da, Saccoren lan hau trebezia eta distira handiz barneratzen delako sozialki eta politikoki oso delikatua den gai batean, komikigintzaren mugetatik irten gabe. Edizio honek Edward Said idazle, kritikari eta historialari ospetsuak idatzitako hitzaurrea ere badu; hain zuzen ere, Said Ekialde Ertaineko gatazkaren inguruko aditurik errespetatuenetakoa da mundu osoan.