Sorgin seinalea     (Komikia) View larger

Sorgin seinalea (Komikia)

Harriet + Redondo

978-84-946519-7-7

40,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Gregorio Muro "Harriet"

    Ilustrazioak: Daniel Redondo

    Itzulpena: Miel Angel Elustondo

    Deskribapena:

    Ez gara inoiz istorioak aditzeaz nekatuko, Borgesek nonbait idatzia utzi zuenez.

    Ez gara inoiz istorioak aditzeaz, idazteaz nahiz irakurtzeaz nekatuko. Istorioa ona denean, berriz, ez dugu eragozpenik behin eta berriro eta askotan kontakizun bera irakurtzeko. Horixe da Sorgin seinalearen kasua. Duela kasik hogeita hamar urte estreinakoz irakurri genuena berri balitz bezala irakurtzen ahal dugu orain. Duela hogeita hamar urte irakurtzeko zoria izan ez zutenek, aldiz, oraintxe dute aukera ederra.

    Elbira Goitia uztariztarraren abenturak gure historiaren parte dira. Garai iluna, gizarte estua, miseria gorria... eta Inkisizioaren itzal beltza, atzapar luzea, errukigabeko bortizkeria, ordena jakin baten zaindari zintzo eta leial. Ordena jakin horretatik kanpo dira Elbira Goitia eta -ibilera herreneko agirretar haren modura-, goitiatarrak, atalik atal gertatuko zaizkien ustekabeko egoera eta arriskuei aurre egin beharrean, mundua latz den bazterretan, aldi goxo eta erosoak hain neke, eskas eta gutxi...

    1611. Uztaritze. Pierre Rostegi, Lancreko jauna Elbira Goitiaren kontra ari da...