Tigrea amesgaiztoaren kontra - Emily Tetri - Karrikiri Euskal Denda View larger

Tigrea amesgaiztoaren kontra (Komikia)

Emily Tetri

978-84-17575-79-3

13,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Emily Tetri

    Itzulpena: Jon Muñoz

    Deskribapena:

    Tigrea amesgaiztoaren kontra komikiak sari eta aipamen ugari jaso ditu, besteak beste, Theodor Seuss Geisel 2019, ohorezko liburua; album ilustraturik onena, Kirkus Reviews 2018; nobela grafikorik onena, School Library Journal 2018. Haurrentzako argitarapen onenerako hautagaia ere izan da Eisner sarietan, 2019an.

    Tigrea zorioneko umea da: munstro bat dauka ohe azpian bizitzen. Gauero, Tigrea eta Munstroa jolasean aritzen dira argiak itzaltzeko ordua arte. Jakina, Munstroa ez da sekula Tigrea ikaratzen ahalegindu, lagunek ez baitute halakorik egiten. Baina Munstroak norbait ikaratzeko premia du... munstro bat baita, azken finean. Beraz, Tigrea lo dagoen bitartean, Munstroak haren amesgaizto guztiak uxatzen ditu. Bere lagunari esker, Tigreak amets goxoak besterik ez ditu. Baina ilunpean zain hortxe badago amesgaizto hain handi eta gaizto bat, non Munstroa ez baita gai harekin bakarrik borrokatzeko. Elkarlanean eta kemen handiz bakarrik lortuko dute biek amesgaizto hori uxatzea.

    Irakurle gazteentzako nobela grafiko xarmagarri honetan, Emily Tetri komikigileak frogatzen du bi lagun min ustekabekoenak ere talde garaiezin batean elkar daitezkeela, baita munstrorik beldurgarrienaren aurka ere. Mesanotxean uzteko obra ezin hobea.

      “Txikitan amesgaizto asko izaten nituen, eta horregatik idatzi dut liburu hau ni bezalako ume guztientzat, amesgaiztoak ongiegi imajinatzen dituzten horientzat”.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: