Tintin ilargian oinez komikia - Hergé - Karrikiri Euskal Denda View larger

Tintinen abenturak: Ilargian oinez (Komikia)

Hergé

978-84-1219-045-8

16,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Hergé

    Itzulpena: Inaziio Mujika Iraola

    Deskribapena:

    "Ilargian oinez" (jatorrizko frantsesez: "On a marché sur la lune") Tintinen abenturak komiki sailaren hamazazpigarrena da, Hergé belgikar idazle eta komikigileak egina. "Ilargira bidean" komikiaren jarraipena da.

    "Ilargira bidean" komikian Tintin, Haddock eta Turnesol jauna suzirian ilargira bidean zihoazela bukatzen da. Haiek lehenengo gizonak izango ziren ilargira iristen. Baina ilargira joateko proiektuaren arduradunak, lur planetako kontrol basean zeudenak, oso urduri zeuden.

    Suziritik ez zuten erantzuten, konortea galduta zeuden eta. Handik denbora gutxira txakurrak -Miluk- Tintin esnatu zuen, eta Tintinek erantzun zien lurreko arduradunei. Tintin entzutea eta denak ondo zeudela ikusita, lurreko arduradunak albistea oso pozik hartu zuten.

    Suziri barruan ez zeuden bakarrik Tintin, Haddock , Turnesol jauna eta Wolff jauna, baita Dupond eta Dupont poliziak ere (ohartu gabe suzirian lokartuta geratu ziren). Honela, oxigeno kopuru berarentzat orain jende gehiago zegoen eta hori arazo larria zen.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: