Utzi azalari  (Komikia) View larger

Utzi azalari (Komikia)

Ainara Azpiazu "Axpi"

978-84-09-44074-0

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Ainara Azpiazu "Axpi"

    Deskribapena:

    2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Maialen Lujanbiok kantatutako hiru ber­tsoak gogoan zituela, Hernaniko Dobera elkarteko Jexux Eizagirrek eleberri grafiko bat sortzeko proposamena egin zion 'Axpi'-ri, Kronikan egindako elkarrizketaren arabera.

    2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean hasi zen dena...

    Bai. Maialen Lujanbioren bertso horiek entzunda, Jexux Eizagirreri bururatu zitzaion, ideia ona litzatekeela horietatik abiatuta nobela grafiko bat egitea. Komentatu zidan ea egingo ote nuen, eta baietz esan nion. Bertso haiek gogoan neuzkan nik ere. Oso bertso mamitsuak ziren, eta oso bisualak. Gaia nola jorratu oso ondo asmatu zuen. Berreskuratzeko moduko hiru bertso ziren.

    Bertso haietatik nobela grafikoa sortzea, erronka polita bezain zaila izango zen, ezta?

    Nik baneukan komikigintzan zerbait luzea egiteko gogoa. Nobela grafikoa izateko labur xamarra da hau, baina luzea hala ere. Nola osatu erabakitzea ez zen erraza izan, bertsoak hasieran, erdi parean edo bukaeran jarri. Bukaera aldera jartzea erabaki nuen, baina konturatu nintzen horrek eskatzen zuela segida bat ere, bertsoetan kontatzen den gau horren ondorengo zerbait, istorioa ondo ixteko. 2021 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako 'Egile Sariak' deialdiaren baitan diru laguntza bat jaso zuen 'Axpi'-k proiektu honetarako.

    Garaion ekimenak sustatutako sormen prozesuetan parte hartu zuen: Katixa Agirre eta Harkaitz Canoren aholkularitza jaso zuen eta egonaldi bat egin zuen bertan.