Zimurrak komikia - Paco Roca - Astiberri - Karrikiri Euskal Denda View larger

Zimurrak (Komikia)

Paco Roca + Bego Montorio (Itzul.)

978-84-15685-70-8

 

Bilduma honetan dago: ELEBERRI GRAFIKOA

More details

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Gidoia eta marrazkiak: Paco Roca

    Itzulpena: Bego Montorio

    Hautaketa honetan dago: ELEBERRI GRAFIKOA

    Deskribapena:

    Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua… Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten.

    Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak “Zimurrak” lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe.

    Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.

    ‘Zimurrak’ albumak Komikiaren Espainiako Sari Nazionala bereganatu zuen 2008. urtean eta 58.000 ale baino gehiago saldu ditu; zinemarako egokitzapenak, berriz, bi Goya sari lortu zituen

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: