Maleta liburua - Sergei Dovlatov - Literatura Unibertsala - Karrikiri Euskal Denda View larger

Maleta

Sergei Dovlatov / Amaia Apalauza

978-84-9746-980-7

13,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Sergei Dovlatov

    Itzultzailea: Amaia Apalauza

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    Objektu gutxi batzuez beteriko maleta bat da. Dovlatovek Sobiet Batasunetik AEBetara emigratu zuenean berekin hartu zuen maleta. Emigratzeko asmotan dela, hara non esaten dioten hiru maleta besterik ezin duela eraman. Puskak biltzen hasi, eta ohartzen da hiru maleta ez, bakar bat aski duela bere ondasun guztiak sartzeko. Bere bizitza osoa maleta ezdeus batean bildurik.

    Eta halaxe abiatzen du kontakizuna, ipuin bat josiz maletan sartu zituen objektu bakoitzaren inguruan. Oroitzapen bat objektu bakoitzeko. Eta halaxe harilkatzen ditu bere bizitzako zenbait pasarte, banan-banan, atzean utzi duen munduaren garratza, absurdoa eta zentzugabetasuna agerian utziz.

    Narrazio guztiak bere ohiko estilo arinean daude idatzirik: estilo arina, baina baita zorrotza, fina, gardena, sarkastikoa, garratza, ziztakaria ere. Eta vodkaz, vodka askoz bustirik.

     

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: