Alemanian euskaraz       CD View larger

Alemanian euskaraz CD

Oskorri

843-6007084279

8,30 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak:  Oskorri

    Deskribapena:

    Taldeak Europan zuen arrakastaren seinale da hurrengo diskoa, Alemanian euskaraz . Berez, Alemaniako Folk Freak-Pläna diskoetxeak Europara begira kaleratutako bilduma baten Euskal Herrirako edizioa zen. Diskoan, Oskorriren kanturik ezagunenetako batzuen bertsio berrituak agertu ziren, eta arrakasta lagun izan zuten Euskal Herrian ere. Hamarkada hartako diskoetan daude taldearen kanturik ezagunenetako batzuk ("Kattalin", "Hau da debilidadea", "Irlandar abiadorea"...). Idazle ezagunen hitzak musikatzeaz gain (Sarrionandia, Aresti, Izagirre, Mirande, Joxe Austin Arrieta...), gero eta gehiago lan egiten hasi ziren bertsolariekin, hala nola Xabier Amuriza eta Jon Sarasuarekin, alde batera utzi gabe bertsolaritzaren altxorretatik jasotako koplak eta bertso askotan anonimoak. Kantuen hitzak izugarri zaintzea izan da Oskorriren beste ezaugarrietako bat hasieratik.