Etiketak
Ikusitako produktuak
Egilearen lan gehiago: XABIER LETE
84-36007063007
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Xabier Lete
Deskribapena:
Xabier Lete (Oiartzun-1944), poeta, kantaria eta kantugilea, "Ez dok amairu" kultur mugimenduaren sortzaileetakoa eta partaiderik aktiboenetarikoa izan zen. Bilduma honetan, gure historiaren azken 200 urteotako bertsolaririk herrikoien eta karismatikoenen bertsorik esanguratsuenak topatuko dituzu (denetara 81 kantu): Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txikiren bertsoak, Xabier Letek kantaturik, betirako geldituko den lan aberats batean bildurik.
“Berrehun urtez bertsotan”, produkzio lantsu eta nekeza izan den arren, orain kalean delarik, alaitasunerako motibo bat gehiago dugu proiektu honetan lan egin dugun guztiok, egindakoak harro eta baikor sentiarazten gaituelako.
Alde batetik, lanaren dimentsio kulturalak produktu mamitsu eta interesgarria aurkezten digu eta, bestetik, Xabier Leteren interpretazioak berak zentzu berezia ematen dio bildumari, kantatzen dituen bertsoak barren-barrenetik bizi ez ezik, bertsolari bakoitzarengan eta haren garaian ere murgiltzen baita.
CD bakoitzaren edukia:
XENPELARren BERTSOAK:
• Salbatoreko erromeria (Xenpelar) • Fueruen alde (Xenpelar) • Abenduko sermoia (Xenpelar) • Burnibideko frantzesei jarriak (Xenpelar) • Betroi batenak (Xenpelar) • Iya guriak egin du (Xenpelar) • Biyotz erituba(Bilintx) • Juana Bixenta Olabe (Bilintx) • Bein batian Loiolan (Bilintx) • Ezazu nitaz kupira (Bilintx) • Zaldi baten bizitza (Bilintx) • Pozez ta beldurrez(Bilintx) • Gaztetan jarriak dama bati (Bilintx)
ELIZANBURU + ETXAHUN + OTAÑOren BERTSOAK:
• Solferinoko itsua (Hitzak: Elizanburu - Doinua: Herrikoia) • Gazte hiltzera doana (Hitzak: Elizanburu - Doinua: Karlos Gimenez) • Ikusten duzu goizean (Hitzak: Elizanburu - Doinua: Herrikoia) • Xori berriketaria (Hitzak: Elizanburu - Doinua: Herrikoia) • Ahaide delizius huntan (Hitzak: Etxahun Barkoxe - Doinua: Herrikoia) :Bi bertset dolorusik (Hitzak: Etxahun Barkoxe - Doinua: Herrikoia) • Urxo aphal bat (Hitzak: Etxahun Barkoxe - Doinua: Herrikoia) • Euskaldunak Arjentinan (Hitzak: Pedro Mari Otaño - Doinua: Herrikoia) • Limosnatxo bat (Hitzak: Pedro Mari Otaño - Doinua: Herrikoia) • Aita-semeak (Hitzak: Pedro Mari Otaño - Doinua: Herrikoia) • Txepetxarenak (Hitzak: Pedro Mari Otaño - Doinua: Herrikoia) • Ameriketatik bueltan (Hitzak: Pedro Mari Otaño - Doinua: Herrikoia) • Amerikako panpetan (Hitzak: Pedro Mari Otaño - Doinua: Herrikoia)
BASARRI + UZTAPIDEren BERTSOAK:
• Kanpoko jendea (Hitzak: Basarri - Doinua: Herrikoia) • Estatutoa lenbailen (Hitzak: Basarri - Doinua: Karlos Gimenez) • Ostikoketa (Hitzak: Basarri - Doinua: Karlos Gimenez) • Euskal Erria itxusten (Hitzak: Basarri - Doinua: Herrikoia) • Amerikara dijoan lagun bati (Hitzak: Basarri - Doinua: Herrikoia) • Garai bateko eztaiak (Hitzak: Uztapide - Doinua: Herrikoia) • Xalbador gogoan (Hitzak: Uztapide - Doinua: Herrikoia) • Garia Euskal Errian (Hitzak: Uztapide - Doinua: Herrikoia) • Gizonaren negua (Hitzak: Uztapide - Doinua: Karlos Gimenez) • Gerra(Hitzak: Uztapide - Doinua: Herrikoia)
XALBADORren BERTSOAK:
• Nigarra begian (Hitzak: Xalbador - Doinua: Karlos Gimenez) • Dohaina eta lana (Hitzak: Xalbador - Doinua: Herrikoia) • Hogei urtetan bezala (Hitzak: Xalbador - Doinua: Herrikoia) • Mattin nigarrez ikusi dut (Hitzak: Xalbador - Doinua: Herrikoia) • Bakea (Hitzak: Xalbador - Doinua: Herrikoia) • Primaderari (Hitzak: Xalbador - Doinua: Herrikoia) • Esperantzarik gabeko amodioa (Hitzak: Xalbador - Doinua: Herrikoia) • Jainkoa eta ni (Hitzak: Xalbador-Doinua: Karlos Gimenez) • Sortetxeari (Hitzak: Xalbador - Doinua: Herrikoia)
LAZKAO TXIKIren BERTSOAK:
• Egunsentiari (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Elurretako loreak (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Baserri uts bati (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Seme bakarrak bere burua il (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Ispilluko mutillari (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Txiste bat (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Kabi autsia (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Kontzientzia (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Il kanpaiak egunsentian (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Aralar mendian (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Herrikoia) • Baserrietako su bajua (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Karlos Gimenez) • Miña, oiñazea (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Karlos Gimenez) • Seaska (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Karlos Gimenez) • Kandelero eta erramu eguna (Hitzak: Lazkao Txiki - Doinua: Karlos Gimenez)
TXIRRITAren BERTSOAK 1 eta 2:
• Gure aurreko guraso zarrak (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Apellidua Olazabal det (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Amets bat (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Orain bi milla urte (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Gure munduko bizimodua (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Neskarekin soruan (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Oraingo neskatxen jazkerak (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Pernando Amezketarra(Hitzak: Txirrita-Doinua: Herrikoia) • Norteko trenbideari (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Goizuetako misiyua (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Nagusia ta maizterra (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Il da Canovas (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Cubako gerrarenak (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Pasaiako huelga (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Denbora, leku, zeru ta lurrak (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Bertso erotikoa (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Txirrita, Udarregi, Pello Errota (Hitzak: Txirrita - Doinua: Karlos Gimenez) • Txirrita eta Elio (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • P.M. Otañoren eriotzean (Hitzak: Txirrita - Doinua: Karlos Gimenez) • Mutilzar (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia) • Txirritaren lendabiziko bertso lagunak (Hitzak: Txirrita - Doinua: Herrikoia)