Deserriko kantak     CD View larger

Deserriko kantak CD

Eñaut Elorrieta

843-6007084668

16,70 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Eñaut Elorrieta

    Deskribapena:

    Deserriko kantak izenarekin estreinatuko da maiatzaren 16an, Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi taldeko kantariaren bakarkako ibilbidea irekitzen duen lehen diskoa. Olerki ugari sortu dituen gai unibertsal eta historiko batean (deserria) oinarrituta, Eñaut Elorrietak bere konposizioak argitaratuko ditu, berezko ukitu batez tindaturik. Emozioak gidatuta jalgitzen den kantu sorta honetan, Eñautek, hainbat ikuspegitatik herriminez biltzen ditu erbesteratuaren bakardade sentimenduak: beti sustrai bila, beti amaren eta ama lurraren aiduru. Zuzeneko ekitaldiak ere, diskoaren erara, zainduak eta bereziak izango dira, kantuen kalitatez, entzulearen barruari hitz eginez. Izan ere, denak, modu batean edo bestean, atzerrian bizi gara, gure sorlekutik eta bihotzaren gunetik urruti.