Habiak (CD) View larger

Habiak (CD)

Anari

843-6000882124

Egilearen lan gehiago: ANARI


More details

8,30 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Ahots bakarlari batek ("Gaua da, kotxean sartzen naiz, euri-malkoak parabrisan) egiten zion sarrera Anariren izen bereko lehen albumari, 1997ko lan aipagarrienen artean presarik eta eskakizunik gabe leku bat hartu zuen diskoari.

    "Anari" lanak kantautore bero eta hurbila, misteriotsua eta gardena, aurkezten zigun, ahalkerik eta lotsarik gabe harreman pertsonalak, porrotak eta irrikak hizpide zituzten bertsoak erabiltzen zituena. "Habiak" lana idazle gisa heldutasunera iritsi nahi duen Anariren isla da; heldutasun horrek ez die senari eta zalantzari ("Neuk piztutako sutan erre naiz berriz, lehen ibilitako bidetan "), emozioen azterketari eta amodioaren galderari uko egiten, zabalik dagoen egunkari bateko orrialdeak dira norbera ezagutzeko eta elkar ezagutzeko, bere bihotzari oxigenoa emateko eta bizitzaren bideak bereizteko.

    Lan berri honetan, aurrekoan bezala, Anarik bere baitan sartzeko giltza uzten digu itxaropenen, ametsen eta orbainen aztarnak arakatu ditzagun. Dudarik egin gabe, atsegin osoz onartuko dute gonbit hau bertsoen eta melodien ehiztariek.

    Egilea: Anari