Etiketak
Ikusitako produktuak
842-2832003158
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Jean Mixel Bedaxagar
Deskribapena:
1995ean Otia lili denean diskoarekin (Elkar) itzuli zen, erromantze zaharrak ("Xori erresiñula", "Igande arrats eztiño batez", "Zu zira zu", "Atharratze jauregian"...) -"hauek dira gure klasikoak, euskal literaturaren poesia klasikoa, beste herrietakoen pare daude, eta eskolan ikasi beharko lirateke- eta berak sortutako bi kantu bilduz: "Nafarroa" eta "Gerezitziak lilitan". Bi kantuok 1988an Urdiñarben taularatutako Agosti Xaho pastoralerako idatzi zituen Bedaxagarrek -bera izan zen pastoralaren egile eta sujeta-. "Baionako poeta batek gaskoiz idatzitako Xahori buruzko poema bat irakurri nuen (...). Poemak dioenez, batzuek eroa zela esaten zuten, besteek poeta zela eta beste batzuek profeta zela. Gizon hori nire antzekoa zela erabaki nuen". Diskoko kantu gehienak a cappella emanak ziren, baina pianoa, txirula, gaita eta hari tresnak ere erabili zituzten.