Aiztoa eta arkatza | Irati Jimenez, Harkaitz Cano | Karrikiri Denda View larger

Aiztoa eta arkatza

Irati Jimenez + Harkaitz Cano + Antton Olariaga (IL.)

978-84-1531-362-5

Egilearen lan gehiago: HARKAITZ CANO

More details

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Irati Jimenez + Harkaitz Cano

    Ilustratzailea: Antton Olariaga

    Deskribapena:

    Sukaldeko hodiez eta espiral deskiribilez mintzo dira orri hauek. Euskararen norabideaz pentsatzeko angelu batzuk hartuta, zatika egindako begiratuak dira, adar anitzetan barreiatuak. Biderako apunteen forma dute gehienek, zer egin? dioen galderaren bueltan. Hiztun komunitatearen zuntzetan nahi dituzte testuok begiak jarri, bideak iradoki eta galderak pausatu.

    Nola goaz? Ez dago oraintxe erraza galdera honi erantzuten. Diagnostiko agonikoak, balorazio positiboak, behialako uste handien erresakak, egindakoen legitimazioak, aurrerako pozak eta frustrazioen oldarrak nahasiegi datoz ur uharretan.

    Nora goaz? Desioetatik erantzutea edo susmoetatik erantzutea, alde handiko ariketak dira. Norabide lausoak marraztera gonbidatzen du mendeak. Eta norabide lauso horietan amets zatiak doitzera, estrategia-kateak jostera.