Anarkia hutsa View larger

Anarkia hutsa

Woody Allen

978-84-935964-0-8

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Woody Allen

    Deskribapena:

    ...Ongi duk. Hitz-totel konpultsiboa bihurtu diat nire obran, eta horrek jakin-mina bizten ziok Freudi. Haurtzaroko trauma bat. Mahlerrek, behin, alkate bat ikusi zian Schlag-en itotzen. Eta orain berriro bizitzen dik esperientzia hura. Etzaleku bat ezartzen diagu agertokiaren erdi-erdian, eta Freudek komedia-kanta bikain bat kantatzen dik, Esan Burura Etortzen Zaizun Lehenbiziko Gauza, Ez Besterik. Jakina, Freud izanik, dena duk bitariko esanahia, eta, horrela, Vienako ohiturez trufatzen gaituk, eta erakusten diagu are Mahler bezalako sinfonia-egile handi batek ere emakume-gerruntzez, garagardoz eta musika sinkopatuaz estekaturik duela subkontzientea, nahiz eta sublimearen eremuan meatzari arituz atera bizimodua. Freudek blokeoa kentzen ziok Mahlerri, eta hura berriz has daitekek idazten, eta, ondorioz, Mahlerrek garaitu egiten dik bizi osoan zehar heriotzari izan zion beldurra. Nola garaitzen du Mahlerrek heriotzari dion beldurra? Galdetu nuen. Hilez. Neuk konpondu nian auzia... horixe duk modu bakarra...