Etiketak
Ikusitako produktuak
Argitaratze data: 2025-04-23
978-84-0969-970-4
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Nekane Perez de Nanclares
Ilustrazioak: Sira Goiriena
Deskribapena:
Arimari ahotsa jarri diote, arnasa emanez. Hauspo bakoitzean airean uzten duen arrasto ikusezina, paperean babesa aurkituz poesia bihurtua. Arimaren hauspoa horixe da: arimaren arnasa, poesiara ekarria. Liburu hau bi ahotsen arteko elkargunetik sortu da; bi munduren arteko lotura, bien artean eratutako hari poetikoa. Begirada bana dute, baina erritmo bera, hitzez josiz zalantzak, auskortasuna, maitasunak eta orbainak. Poema bakoitza haize leunaren ukitua, edo ekaitzaren indarra, baina denek partekatzen dute arnasa bera: esateko, sentitzeko eta izateko nahia. Egileek gonbidapena luzatzen digute haien unibertsoan sartzeko, haiekin batera arnasteko. Airearen antzera, inguratzen gaitu, gurutzatzen gaitu eta eraldatzen gaitu, nahiz eta beti ikusi ez. Orrialde bakoitza arnasaldi bat izan dadila, haize ufada bat, arimak bere ahotsa aurkitzeko une bat.