Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9027-161-2
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Peter Handke
Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi
Deskribapena:
Josef Bloch, ez lanik ez lagunik ez inongo euskarririk ez duela, galduta ibiliko da, hirian lehenik, mugaldeko landa-herrixka batean gero; tartean gertatuko zaizkio hainbat abentura eta gorabehera, baita ezaxolaz bezala kontatutako krimen bat ere, guztia xeheki kontatua, zehatzaren zehatzez azkenean zentzugabea emateraino.
Bere pertsonaia galduaren bidez gizakiaren noraeza erretratatzen digu Handkek. Arrotza zaion mundua ulertu ezinik, sentimenduak izateko edo gutxienez adierazteko ezgauza, existentziaren absurdoaren aurrean erantzunik gabe, hainbat ekintza gauzatu eta hainbat elkarrizketa edukiko ditu, modu automatikoan ia, baina deserrotze sentipen hori erauzi ezinik beti.
2020ko Literatura Nobel saria irabazi zuen Peter Handke idazleak, Olga Tokarczuk idazlearekin batera.