Etiketak
978-84-92468-41-6
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Mikel Antza
Deskribapena:
Idazle batek beste bati kartzelatik ihes egiten lagundu dionez geroztik atzerrian bizi da, lanbiderik gabe, herritik urrun, lehen jori sortzen zitzaizkion istorioak asmatzeko ezindurik. Zalantzez estututa dabil: gerraren erdian nola jarraitu idazten, zertaz idatzi beste batzuek dena ematen diharduten artean?; nori esango dio literatura borroka egiteko tresna bat dela, berak ere hori argi ikusten ez duen unean? Halatan, bere bizitza noratuko duen erabakia hartzeko premiaz konturatuko da: idatzi edo gudukan jarraitu, luma edo ezpata.
Mikel Antzak, bigarren nobela honetan, idazle berri bat deskubrituko du: bere baitan isil eta gordean ibilitakoa, behinola ihes egin zuena eta ordutik itzultzeko ahaleginean ari dena.