Berria Elkanoren herriari bueltaka View larger

Elkanoren herriari bueltaka

Ander Izagirre / Julen Gabiria (Itzul.)

978-84-19119-84-1

22,90 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Ander Izagirre

    Itzulpena: Julen Gabiria

    Deskribapena:

    Duela bostehun urte, Magallaes eta Elkanoren espedizioak lehen itzulia eman zion munduari. Orain, Ander Izagirre Getariatik abiatu eta Getariara bueltatu da, Elkanoren jaioterritik Elkanoren jaioterrira, eta itzuli geografiko, historiko eta mentala eman dio euskaldunen herriari.

    Bizikletaz egindako bidaia honetan istorio harrigarriak aurkitu ditu: duela bostehun urtekoak (nabigatzaileak, esploratzaileak, esklaboak, iraultzaileak, enperadoreak, erbesteratuak, baleazaleak, hemengo espirituak, hango jainkoak) eta oraingoak (esploratzaileak, arrantzaleak, meatzariak, etorkinak, arotzak, arkeologoak, sukaldariak, eskultoreak, poetak, txokolategileak). Munduaren lehen itzulian parte hartu zuen euskal gizartearen eta gaur egungoaren arteko kontrasteak eta antzekotasunak azaleratzen ditu Izagirreren testuak, eta agerian jarri argiz eta odolez blaitutako gure historia, kulturen arteko nahasketa, esploraziorako pasioa.

    Bidaia-kronika, abenturen narrazioa, azalpen historikoa eta saiakera fina nahasiz, Izagirrek zalantzan jartzen du euskaldun aratz eta menderaezinaren mitoa, bere esentzien baitan bildutako euskaldunaren figura: «Irudi bakarrean sinplifikatu behar badira, euskaldunak ez ziren nekazari isolatuen herri bat hain justu, ezpada nabigatzaile promiskuoen herri bat».

    Beti komeni da gauza guztiei bueltak ematea. Batez ere, herrialdeei.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: