Etiketak
Ikusitako produktuak
Argitaratze data: 2025-05-13
Argitaratze data: 2025-04-16
979-13-990116-0-9
Argitaratze data: 2025-05-13
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Dennis Lehane
Itzulpena: Koro Navarro
Deskribapena:
"Boston, 1974. Mary Pat Fennessy ama langilea da, eta langile-klaseko auzo irlandar batean alaba aurrera ateratzeko borrokan bizi da. Jules, bere alaba nerabea, udako gau bero batean desagertu da, eta Mary Patek bilaketa gupidagabe bati ekin dio. Bilaketa horretan, delinkuentziaren, arrazakeriaren eta bere komunitateko boterearen arteko lotura ilunekin egiten du topo. Hiria irakiten ari da eskoletako arraza-integrazio gatazkatsu bategatik, eta, aldi berean, Mary Pat mundu arriskutsu batean ari da sartzen. Mundu horretan, leialtasuna odolez ordaintzen da eta egia hilgarria izan daiteke. Etsipenari eta erresistentziari buruzko istorio lazgarria da Erruki Onez. Thriller handien pultsu narratibo bizi-bizia du eta girotzeak 70eko hamarkada aztoratura garamatza. Dennis Lehanek ―Mystic River eta Shutter Island eleberrien egileak― tentsio handiko nobela hunkigarria idatzi du. Orrialde bakoitzak eskuak erretzen dizkigu, infernuari ere aurre egiteko prest dagoen ama baten suarekin."