Estuarioa View larger

Estuarioa

Patxi Iturregi + Concha Pasamar (IL.)

978-84-125575-6-5

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Patxi Iturregi

    Ilustrazioak: Concha Pasamar

    Deskribapena:

    Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek estuario mehar bat osatzen dute Bizkaiko Golkorako irteeran, antzina-antzinatik giza espeziaren bizilekua izan dena. XIX. mendearen amaieratik, itsas gorabeheren mendeko ibai-ingurune horrek eraldaketa prozesu bizia hasi zuen, batez ere industria siderurgikoan eta burdin mearen ustiapenean oinarrituta, eta horrela, Europako industria eta merkataritza gune nagusietako bat bilakatu zen. Geroago, laurogeiko hamarkadako gainbehera sakonak Bilbo Handia izeneko zerbitzu-konurbazioa proiektatzeko aukera ekarri zuen, non behinolako lantegi eta ontziola ahaltsuak iraganeko oroitzapen lausoa baino ez diren. Bertan ehundu ditu Patxi Iturregik bere azken kontakizunak, dotoreziaz eta maisutasunez.