Euliak ez dira argazkietan azaltzen View larger

Euliak ez dira argazkietan azaltzen

Joxe Mari Iturralde

978-84-7568-879-4

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Joxe Mari Iturralde

    Deskribapena:

    Nobelako benetako protagonistak emakumeak dira. Brezo, Lucinda eta Luziaren artean -Bilboko kaleetatik Londresko kaleetara-, Rekexo izeneko ikertzailea azalduko da.

    Nesken zelatan ibiltzeko agindua du ikertzaileak. Peripezia dibertigarriak gertatuko zaizkio lan horretan: arrunt eta gizajoa izanik ere, itxura oneko maitaletzat dute ezagutzea suertatu zaizkion emakumeek. Rekexo oso neskazalea da, ezin du disimulatu emakume ederren aurrean, eta Luzia eta bere lagunak ederrak ziren: gurutzegramak egiteari utzi eta begirada goitituz lau emakumeengana luzatu nuen inspirazio bila. Lau neskatoak Musak ziren....

    Ziurrenik, bere lanik abilenak haiekin eraikitako harremanetan egongo lirateke; ez ziren horiek, ordea, trama-sarearen atzean -argazkian azaltzen ez den euliaren antzera- dagoen Kutz doktore indartsuaren gustuko. Hala ere, eguneroko gure maitasun istorio gehienetan gertatu ohi den bezala, ikertzaile guapo eta kutiziatsuaren gainetik, emakumeek erabakiko dute. Ala, trama-sarearen atzean dagoen euli Handiak? Izan ere, beti dago izorratuko gaituen ezkutuko indarren bat lanean...