Gaueko azken expresoa View larger

Gaueko azken expressoa

Eneko Aizpurua

978-84-9868-840-5

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Eneko Aizpurua

    Deskribapena:

    Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere ahotik, nahiz bizikide izan dituen seme, maitale, alaba eta emaztearen ahotik ezagutuko ditu irakurleak protagonistaren ibilerak, Portugalgo sorterritik Euskal Herriko Bidasoaldera eraman zutenak, gazte garai gogor (Salazarren diktadura garaiak ziren), migratzeko erabaki zail (bizimodu duinago bat eramateko aukera bakarra zen), bizitoki berrian laketzeko zailtasunak (sorterria utzi duena betirako izango da arrotz), bai eta Irundik Portora doan gaueko azken expressoan egindako bidaia iradokikor eta barnebiltzaile bat ere. Eneko Aizpuruak “Bidasoan gora” saiakera literario mamitsuan irekitako bidea probestuta, fikziora dakartza orain bertan aletutako hainbat eta hainbat gai (Bidasoa ibaia pasaleku gisa bakarrik ez, etorkizun bat eraikitzeko topos gisa erabili zuten portugesena, adibidez, garrantzitsuenen artean), gai ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, “Gaueko azken expressoa” eleberri honek modu hunkigarrian zabaldu eta ezagutzeko parada emango dizkionak. Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari, familiari, baita, azpigai modura nahi bada, baina Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa ere pizten duen kontakizun bat jostea lortu du Aizpuruak, bere laugarrena den eleberri honetan.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: