Hamlet View larger

Hamlet

William Shakespeare

978-84-9027-006-6

21,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: William Shakespeare

    Deskribapena:

    Hamlet printzearen aita pozoiturik hil, eta hiltzailea amarekin ezkondurik dago orain. Errege zendua mamu gisa azaldu zaio semeari, gertatu zaiona azaldu eta mendekua eskatzeko. Horra antzezlan honen abiapuntua; hortik aurrera, hainbat adarretan zabaltzen den obra aberats, konplexu, askotarikoa, inplikazio politiko, filosofiko eta erlijiosoak dituena. Mila aldiz antzeztu denez, herrikoi bezain ezagunak dira zenbait pasarte: “Izan ala ez izan...” Alabaina, geruza askotako tipula dugu tragedia hilezkor hau; traizioa, maitasuna, eromena, mendekua, intzestua edo adiskidetasun bezalako gaiak lantzen dira; egiaren eta irudipenaren arteko mugak lausotu egiten dira: ez dakigu Hamlet eroturik dagoen ala itxurak egiten dabilen, antzerkiaren barruko antzezpen batek aurreratzen du ekintza… Horiek guztiak, hizkuntza jaso, erretoriko, mila ñabarduraz beteriko batean kontatuta.