Hona hemen gu biok - Dorothy Parker - Literatura Unibertsala - EIZIE View larger

Hona hemen gu biok

Dorothy Parker + Mirentxu Larrañaga (Itzul.)

978-84-96310-81-0

14,20 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Dorothy Parker

    Itzultzailea: Mirentxu Larrañaga

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    Istorio gazi-gozoak dakarzkigu Dorothy Parker-ek, andre-gizonen arteko ika-mika tirabiratsuak, inolako harropuzkeria eta lotsarik gabe azalduak, gordin eta garden. Kontakizun bihurri, minbera eta hunkigarriak dira. Istorio zorrotzak, umorez eta atsekabez beteak.

    Ikara eragiten duten umorez zipriztindutakoak. Suharrak dira, grina biziz idatzitakoak, betiereko gorabehera katramilatsuak dituztenak kontagai: senar ankerren doilorkeria, emazte otzanen mendekotasuna, senitartekoen itxurakeriak, bikote harremanetako gaizki-ulertzeak, jeloskorkeria, bakardadea, egunerokotasunaren ohikeria, txutxu-mutxuen maltzurkeria, jendarteko bereizkeriak, txirotasuna, arrazakeria, amatasuna, abortua, dibortzioa, buruaz beste egitea…

    Haatik, ez dira istorio sentibera hutsalak. Ez dira kontakizun arinak, inozoak; pisuak eta larriak baizik. Benetakotasun egiazkoa darie. Argi eta garbi islatzen gaituzte. Eta geure buruaz irri eginarazte digute, bihozgabe, basaki.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: