Ilunpeko zelataria View larger

Ilunpeko zelataria

Alberto Ladron Arana

978-84-13602356

24,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Alberto Ladron Arana

    Deskribapena:

    Iruñea, 1947ko Gabonak. Gosea eta tristezia darizkio giroari, pobrezia eta zikin usaina dago karriketan, zapalketa eta beldurra jendearen begiradetan.

    Eskolako lagunak dira Iñigo eta Jokintxo; gerrako irabazleen kasta aberatsekoa da bata, galtzaileen semea bestea, baina Hollywoodeko filmen lilurak elkartzen ditu biak, inguratzen dituen mundu hotz eta grisetik ihes egitearren edo. Beste zerbaitek hautsiko du beraien bizitzen gurpil errepikatua ordea: neskatxa baten bahiketak. Haur desagertuaren musuzapia zineman topatu, eta haren arrastoaren atzetik saiatuko dira bi adiskideak, beste zenbaiten laguntzaz, ezustez eta zirrikituz beteriko bidean.

    Gaizkiaren hats ustela eta naturaz gaindiko indarren esku izoztua topatuko ditu irakurleak eleberri honetan, egilearen ohiko thriller-en aldean fantasiazko ukitu nabarmena baitu istorioak. Horrez gain, baina, idazlearen marka diren ezaugarriak nagusitzen dira: ekintza ugari, solas biziak, jakinmin eutsiezina eta erritmo burtzoragarria.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: