Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-1760-780-7
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Villiers de L'isle-Adam
Deskribapena:
Auguste Villiers de L’Isle-Adam (Saint-Brieuc, 1838 - Paris, 1889). Gaztetan piano jotzaile ona izan zen eta Wagnerren lagun handia. 1855ean familiarekin Parisera bizitzera joan zen. Han artisten kafetegietara joaten zen. Baudelairek Edgar Allan Poeren idazlanak irakurtzera animatu zuen, eta haiek eragin handia izan zuten idazle gaztearengan. Behin eta berriz ezkontzeko ahaleginak egin ondoren, azkenean Marie Dantine alargun analfabetoarekin ezkondu zen, eta Victor semea izan zuten. Urdaileko minbiziak jota hil zen, 50 urte zituela.
Ipuin ankerrak liburua 1883an argitaratu zen eta, 1888an Ipuin anker berriak. Liburu honetan bi haietan argitaraturiko hamasei ipuinen arteko hautaketa egin da, hamabi ilunenei –edo entretenigarrienei– lehentasuna emanez. Egileaz esana da haren idazlanik onenak ipuinak direla, ankerrak, ezohikoak... denak. Haren ipuin gotikoak, edonola ere, egoera izugarriz eta ustekabez beteak dira.