Itzalen itzal View larger

Itzalen itzal

Juan Garzia Garmendia

978-84-88669-01-8

12,60 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea:  Juan Garzia Garmendia

    Deskribapena:

    Narrazio gidari bat ageri da Itzalen itzal ipuin-bilduman, hainbat ipuin biltzen dituena. Eta narrazio gidari horrek garrantzi handiagoa hartzen du, gainera, liburuan aurrera egin ahala, ipuin ttiki distiragarriek baino. Marrubi-sorta baten antzera antolatuak ageri dira ipuinak, eta landare-zurtoin batek lotzen ditu.

    Bidaia bat da landare-zurtoina. Bidaia bat Italian barrena eta Erdi Aro eta Berpizkunde garaian atzera, gaurko gizakiaren ikuspegitik bada ere. Hamaika hiri ikusiko ditu irakurleak, auto baten leihotik bezala pasatzen; autoan bertan gertatzen denari jarri beharko dio, ordea, arretarik handiena.