Berria Karmilla View larger

Karmilla

Joseph Sheridan Le Fanu

978-84-1760-784-5

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Joseph Sheridan Le Fanu

    Deskribapena:

    "Joseph Sheridan Le Fanu (Dublin, 1814-1873) Artzain protestante baten semea eta higanoten ondorengoa izan zen. Zuzenbide ikasketak utzi zituen literaturari buru-belarri ekiteko eta Dublin University Magazine agerkaria argitaratzeko. Gizon bakartia eta goibela izan zen, eta bere emazte Susan Bennet hil zitzaionean etxetik ez irtetea erabaki zuen. Inoiz ez zen Dublindik atera eta ez zuen lagunik ikusi nahi izaten, beti idazteari eta irakurtzeari loturik. «Printze ikusezina» deitzen zioten. 58 urte zituela hil zen.

    Karmilla 1871n argitaratu zen, eta lehen banpiro-eleberrietako bat izan zen. Laura gazteak harrera abegitsua egingo dio Austriako bere gazteluan Karmilla ederrari eta lagun minak izango dira. Karmilla, ordea, laster hasiko da jokaera bitxia erakusten. Ukitu lesbikoak dituen eleberri labur honek, diotenez, Bram Stokerri neurri handian eragin zion Drakula eleberria idatzi zuenean. Banpiroei buruzko kontakizun gehienek Karmillaren oinarrizko egitura daukate.