Berria Katakunba berria eta beste ipuin batzuk View larger

Katakunba berria eta beste ipuin batzuk

Arthur Conan Doyle

978-84-1760-783-8

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Arthur Conan Doyle

    Deskribapena:

    Arthur Conan Doyle (Duneideann, Eskozia 1859 - Crowborough, Ingalaterra 1930) medikua zen, baina ez oso lanpetua eta, horri esker, neke gabe idatzi ahal izan zuen. Conan Doyle mundu osoan da ezaguna Sherlock Holmes detektibe ospetsua sortu zuelako, baina misteriozko eta beldurrezko ipuinak ere idatzi zituen. Baita zientzia fikziozkoak ere. Mediku lanean, Afrikan egin zuen ekarpena zela eta, sir izendatu zuten. 71 urte zituela hil zen, bihotzekoak jota.

    Katakunba berria eta beste ipuin batzuk Irakurleak liburu honetan bost ipuin misteriotsu aurkituko ditu, denak ere ezustekoz beteak. Horietan barrena, irakurlea katakunba miresgarri batean ibiliko da, inbutu baten eskutik amesgaiztoen munduan sartuko da, kobazuloetako iluntasuneko giro beldurgarria nozituko du, ezpain ebakidun dama ezagutuko du eta basapiztia baten kaiolan lo egin beharko du.