Koaderno handia View larger

Koaderno handia

Agota Kristof

978-84-9868-735-4

14,90 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Agota Kristof

    Itzulpena: Eskarne Mujika

    Deskribapena:

    Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak. Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Hirurogeita bi atal laburretan zehar, zer ez digute kontatzen. Eta nola. Liburuak jakin-mina pizten du. Erakarri eta berarekin eramaten du irakurlea liluraturik. Edonor harritzen baitu horrelako gertaera lazgarriak hain xalo kontaturik entzuteak. Xalotasunaire hori lortzeko, Agota Kristofek haurren idaztankera antzeratzen du.

    Irakurketa amaitu eta gero, liburua itxi eta gogoetatsu geratuko gara, irria ezpainetan eta galderaren bat buruan jauzika. Gaiztoak eta ankerrak al dira? Zer da Ongia?; zer Gaizkia? Non ditu Etikak mugak? Nork du munstro-izaera, mutikoek ala inguruan duten gizarteak?

    Besteaz gabetua izan den baten erraietako garrasia ote da Koadernoa? Umore beltz ederrez zipriztinduriko garrasia betiere. Liburu apala, xumea; eta, bere xumean, sakon ere.