Ladix Petrirenekoa View larger

Ladix Petrirenekoa

Luis Mari Mujika

978-84-7568-760-5

14,30 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Luis Mari Mujika

    Deskribapena:

    LADIX PETRIRENEKOAK eleberriak mirariak egiten zituen herriko ergelaren estanpak aurkezten dizkigu. Lizarbe herrixka da agertoki berezia, eta bertan On Benjamin apaizaren fede galtzearen prozesua -herriko fededunen jarrera magikoekin kontrajarria- ardatz nagusi. Abereen izurria sortu dela eta, herriak mirariak eskatzen ditu, baina apaiza gertatzen da erlijioaren desmitifikatzaile puntakoena. Mujikaren narratiban ohikoak direnen paisajea, pertsonaien arteko drama eta erremate ezustekoak ditugu oraingoan ere... Ladixek pixa zerritegiko habearen kontra zuzendu du. Zerrama umeekin, ustekabean, txorrota horiaren isurbidean sartu da, eta abere kurrinkariak likidoaren apar beroaz bustita geratu dira. Inozotasuna, pasarteen originaltasuna eta apaizaren fede-ezaren drama eleberrian zehar...