Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-19319-01-2
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Azhari Aiyub, Uxue Alberdi, Cristina Judar, Nesrine Khoury, Yasnaya Elena A. Gil, Panashe Chigumadzi, Mithu Sanyal eta Harriet C. Brown (Ed.)
Itzultzaileak: Naroa Zubillaga Gomez, Iraitz Urkulo Rodríguez, Amaia Apalauza Ollo, Arantzazu Royo Manterola
Deskribapena:
Indonesieraz, lumbung hitzak «arroz-aletegia» esan nahi du: biltegi kolektibo edo metatze-sistema bat da, Indonesiako landa-eremuetan komunitate batek ekoitzitako uzta gordetzeko erabiltzen dena, etorkizunean baliabide komun partekatu gisa baliatu eta irizpide kolektiboen arabera banatzeko. Hedaduraz, euskarazko auzolan hitzaren antzeko adiera luke, beraz.
Horrez gain, esku artean duzun argitalpena ekoizteko sortu den sarearen zerizana ere bada lumbung. Izan ere, zazpi herrialdetako zazpi idazlek ipuin bana idatzi dute auzolanaren inguruan, eta beste horrenbeste argitaletxek argitaratu dute bilduma, zeinek bere hizkuntzan. Auzolanaren hamaika ertz eta ikuspegi ageri zaizkigu, fikzioaren tresnen bidez artez josiak, kultura eta egiteko modu gurean oso errotu baten adierazle askotarikoak.