Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-7681-475-8
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Ixiar Rozas
Deskribapena:
Bizitzaren bidegurutzetan garatzen diren egutegi moduko mentura-istorioak, haietan suertatzen eta ematen diren pertsonaiak. Toki desberdinetatik abiatuak –Europan barnako hainbat leku eta oihartzun bilduz—, libre ez den lagun batekin elkartzera doaz.
Oraintxe oroiminen matazan, oraintxe aurrera pusatuak handik alde egin nahian, beti ere sentimenduz eta bizitutakoez elkarlotuak... negutegian. Marrak egiten dituzte beren kartografia pertsonaletan.
Gaiari eta kontaerari loturiko idazkera mota, poesia, egitura berritzailea, erritmo bizia, askotariko ahotsak, korala... Hasieratik bukaeraraino atxikitzen du interesa, literatur tentsio berezi eta sinesgarritasunaren ondorioz. Hain zuzen, egileak dioen bezala, “liburu honetako pertsonaia batzuk antza gehiegi dute benetakoekin, eta ez da kasualitatea. Kasualitatez benetakoekin antza duten pertsonaia horiez esan beharra daukat beraiek jo dutela orriotan sartzeko atea, eta nik ireki egin diedala”.
Ixiar Rozasen hirugarren eleberria da. Agian, mugarri bat bere bidean.