Paradisua View larger

Paradisua

Abdurazak Gurnah + Maialen eta Joxe Mari Berasategi (Itzul.)

978-84-1360-179-3

2023. urteko Euskadi Sariaren irabazlea, Itzulpen arloan

More details

24,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Abdurazak Gurnah

    Itzulpena: Maialen eta Joxe Mari Berasategi

    Deskribapena:

    Osaba Azizekin bidaian joan behar duela esan diote Yusufi gurasoek, baina berak ez daki arabiar hori ez dela bere osaba, baizik eta merkatari aberats bat, eta harekin daukan zorra kitatzeko saldu duela aitak. Hor hasten da eleberria, eta hor hasten da Yusufen bidaia miragarria, Afrikako hainbat bazter ezagutzera eramango duena, XX. mendearen hasiera horretan europarrek menpean harturiko lurraldeak zein zurien berri ez daukaten baso eta oihanak. Txango fisikoarekin batera, haurtzarotik helduarora eramango duen ibilbidea ere egingo du Yusufek, eta hor ezagutuko ditu adiskidetasuna eta leialtasuna, gizarte nahasi bateko bidegabekeria eta ankerkeriak, baita maitasunaren inguruko sentipen lausoak ere. Iniziazio-nobela eta epopeia historiko bat duzu esku artean, idazle bikain baten idazkera jori bezain argi, ñabar eta dotoreaz emana.