Etiketak
Ikusitako produktuak
979-10-92009-96-5
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Petri Marka (Marc Legasse / Piarrez Lafitte)
Deskribapena:
1945ean, Marc Légasse (1918-1997), besteak beste Frantziako Errepublikan Euskal Herriaren Estatutu Proiektua idatzi zuena, baina baita "Hordago" aldizkari satirikoa ere, Baionan preso sartu zuten, deklarazio separatistengatik. Hango kartzelan Antso VII.a Nafarroakoa, Azkarra deitutakoari eskainitako kanta epiko baten idazten hasi zen.
Marc Légasseren testua gertakari historikoetan doi bat oinarritzen da, baina batez ere Euskal Herrian sentimendu nazionalista pizteko idatzia eta moldatua da. Testuak hainbat bertsio eta argitalpen ukan ditu (horietako bat frantsesez "Gure Herria" aldizkarian), baita ikusgarri bat ere, baina bertsio borobilduena eta ezagunena Petri Marka izenpetutako bertsio elebiduna du, Marc Légassek eta testua euskaratu duen Piarres Lafittek elgarrekin landua.
Maiatz argitaletxeak 20. mendeko testu berezi horren bertsio berri bat argitaratu du 2024an.