Tigre ehizan View larger

Tigre ehizan

Aingeru Epaltza

978-84-8331-240-7

14,15 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Aingeru Epaltza

    Deskribapena:

    (Epaimahaiaren erabakia)

    Hainbat egunez, "Tigrea", bertze solasik ez zen izan mutikoen etxeetan, Denetan elkar aditu balute bezala, lagun guztiek hartuko zuten "Tigreari" ez hurbiltzeko manua. Haurrak, bistan da, debekuaz ederki futitu ziren. Josef tankeburuak, eskuarekin saludatzen zituen "Tigrearen" dorrexkatik eta Martintxuk agurra itzultzen zion gehienetan, horrek Kaieten kolera bizten zuen, Kaietek beti erraten zuelakoz botxeak ez zirela saludatu behar, begitartean bala bat sartu baizik.

    Behin berriz, zein narratzaile indartsua eta trebea den erakusten dator Aingeru Epaltza eleberri labur honekin.

    Abenturazko kontakizun errealistaren itxuraren pean, Hego Euskal Herriko ihesginak protagonista dituen drama ia-ia metafisiko baten aurrean jarriko gaitu.