Tom hil da View larger

Tom hil da

Marie Darrieussecq

978-84-96643-76-5

19,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Marie Darrieussecq

    Deskribapena:

    Kontakizun xume bat da, esaldi bat bestearen atzetik jarrita koaderno batean, Tomen heriotza kontatzeko. Lau urte eta erdiko haurra da Tom. Sydneyn hil da, Australian. Anaia zaharrago bat du eta arreba gazteago bat; aita bat ere badu eta ama bat. Ama da hain zuzen ere kontalaria.

    Tomen heriotzatik hamar urte pasatu dira, oroitzapenei aurre egitera ausartu denean. Egiaren zati laburrak biltzen ditu, ahanzturak galaraz ditzan baino lehen. Barne bidaia zirraragarri bat da Tom hil da, doluaren muinetara, minaren mintzetara, eta, aldi berean, hausnarketa bat heriotzaren ideiari aurre egiteko gure gizarteak erabiltzen dituen moduei buruzkoa.

    Eleberri honekin Goncourt sarian finalista izan zen Marie Darrieussecq.