Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri   View larger

Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri

Koldo Izagirre

978-84-86766-83-2

1.998. urteko 111 Akademiaren Saria

More details

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Koldo Izagirre

    Deskribapena:

    “Herri matxinatuaren erdian, nik ere Ëlisée Reclus bat izan gura nuke: fusila sorbaldan bat eginda Komunako atorrabakoekin, baina gizatasuna ezeren gainetik baloratzen dudanez anarkista konsekuentea izan gura nukeenez hiltzea gorrotu dudanez, bala barik eroango nuke. Zuekin nabilek baina ni ez nauk zuetarikoa. Txabik ez zuen halako aukerarik izan, berak irakatsi zigun gutxi ginela eta gurea ezezik beste guztien ordekoa emon beharko genuela.

    Herria matxinatzen denean eskuak sakelan sartuko ditugu, eta saklean eroango dugun Astra zaharra ez da izango oroigarri bat baizik. Laburpen perfektoa da irudi ederra da irakaspen moral zehatza da ekintza estetiko baten goein gradua da, Ëlisée Reclus atxilotua eta hiltzera kondenatua izan zelako. Munduak salbatu zuen jakintsu handia, gure kasua azter zezan. Bere iritzian, euskaldunok “un peuple qui s’en va” ginen, zu hil zintuzten urte hartan.

    Palais de Justicera itzuli behar nukeen, tribunaleko lehendakari harroari galdegin behar niokeen zein izan zitekeen heriotzara joan gura ez duen herriaren ekintza estetiko liberatzailea, zelakoa izan zitekeen hiltzeko zigorra mereziko lukeen aieru ederra. Orduan erabaki nuen, Robespierreren lepotik isurtzen den ibaiari begira, besterik ezean, kondena txiki bat mereziko duen liburu hau egitea”.