Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-92468-30-0
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Iñigo Aranbarri
Deskribapena:
Gaztetako oroitzapenak eta gertakariak ekarri ditu akordura Nereak, orain dela hamabost urtekoak... Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, kapitainak eta armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, SOS aldarrika, hilabetetako soldatak kobratu gabe, bertoko jendeak emandakotik bizi behar izan zutenak.
Akorduan dauka Nereak, aitite Mateo eta biak arrainetara irteten zirela motor-txikian, eta gero ontzi misteriotsura hurbiltzen zirela, dei egiten ziotela eskifaia lander hari. Gogoratzen da Edwin marinel filipinarraz eta atoan endredatzen zaizkio zalantzak, samina, amorrua.
Iñigo Aranbarriren hirugarren nobela da "Zamaontzia", kontakizun asaldagarri bat, non gatazkan sartzen diren abandonuaren atsekabea, laguntasunaren babesa, doilorkeriaren destaina.