Zirriborroak eta gero - Mundua idazteko koadernoa View larger

Zirriborroak eta gero - Mundua idazteko koadernoa

Batzuen artean

978-84-19490-20-9

12,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Batzuen artean

    Deskribapena:

    Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu Zirriborroak eta gero (consonni, 2023) liburuak. Hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz.

    Hitz bakoitzak kosmos oso bat argiztatuko balu bezala. Nolako funtsa, halako forma. Nolako egurra, halako ezpala. Nolako zirriborroa, halako etorkizuna. Hau da zure etorkizuna irudikatzeko aukera, zeure zirriborroa idazteko okasioa. Marrazteko, ideiak idazteko edo zereginak zerrendatzeko koadernoa. Orrialde zuri bat, begiak zabalik amesteko. Montserrat Roig idazle katalanaren hitzei eutsiko diegu: «Mundua eraldatzeko gai ez nintzenez, idaztea erabaki nuen».

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: